Ikastetxeentzako eskola-bisitak
Proiektu bakarra eta desberdina
Proiektu bakarra eta desberdina
2015eko urtarrilean ireki zuen Kitchen Academyk lehenengo eskola, eta harrezkero, akademia eraiki dugunon bokazioa beti izan da gaur egun haurren elikadurari lotutako kultura eta eredua aldatzen modu aktiboan parte hartu ahal izatea. Haren garrantzia ezagutzea, haren ekarpena baloratzea eta egiten jakitea (jana prestatzea).
Laster konturatu ginen zein aukera ematen zizkigun haurrekin sukaldean lan egiteak.
Beti irakaskuntzari lotuta egon garenok badakigu gure lanaren arrakasta lotuta dagoela, hein handi batean, jaso dezakegun arreta kopuruarekin eta haren kalitatearekin.
Arreta da interesaren, jakin-minaren eta eskainitako denboraren konbinaketa bat, eta haren bidez, transmititutakoa ikaskuntza bihurtzen da.
Sukaldaritzak bertute hori dauka. Arreta handia jasotzen du, eta denboran mantentzeko gai da.
Kitchen Academyn nahi duguna da haurrek sukaldean aritzeari ematen dizkioten arreta maila horiek, curriculumaren beste alorren balioa nabarmentzeko ere balio izatea, hala nola zientziena edo matematikena.
Haurrei jarduera izugarri gustatzen zaie, eta irakasleak harritu egiten ditu horrek. Proba ezazu!
Eskolako adinetan dauden haurrei, nori bestela, ezta? Hala da, baina konplizeak behar ditugu hezkuntza komunitatean. Beren ikasgaiak beste modu batean eman nahi dituzten irakasleak behar ditugu. Ez horren konbentzionala, egia da, baina ezta eraginkortasun gutxiagokoa ere. Are, guztiz kontrakoa, curriculumaren edukiak modu desberdin bat, “eskola original” batean.
Irakaslearekin hitz egiten dugu, eta jarduera egokitu egiten dugu, hark ikasleekin indartu nahi duen gaira edo azalpenera. Haren eskolarako errezeta onena prestatzen dugu.
Bisitek 3 fase dituzte, oro har, esperientziari balio handia ematen diotenak.
Ikastaro bakoitzak heldutasunari egokitutako hainbat material ditu, eta eskola-etapa bakoitzak berezko dituen edukiak.
Kupoi baten bidez, familiek doako sarbidea izango dute gure eskola birtualera, eta bisitan zehar umeek prestatu dituzten errezeten bideoak ikusi ahal izango dituzte.
Hala, ikastetxeak gurasoei aukera emango die beren seme-alabekin partekatzeko heziketa-etapan zehar bizitako esperientzia eta lorpenak. GUZTION lana da garrantzitsua.