Haur Sukaldaritza Eskola
Heziketa Proiektu berri bat lantzen dugu
Heziketa Proiektu berri bat lantzen dugu
Heziketa Proiektu berri bat lantzen dugu
Umeek eta hain ume ez direnek, adinaren araberako taldeetan banatuta (3 eta 22 urte bitartekoak), sukaldean aritzen ikasiko dute eta hainbat teknika landuko dituzte, bai eta jardueraren inguruko prebentzioa ere.
Gainera, elikagaiekin duten harremana garatuko dute horiek manipulatu, dastatu eta zer ematen duten ulertu ahala. Hala, zalantzarik gabe, elikadurari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte, eta horrek lagunduko die etorkizunean elikaduraren inguruko erabaki “orekatuagoak” hartzen. Inbertsio paregabea!
Eskola horien atzean, heziketa proiektu bat dugu, kontuan hartzen duena “sukaldeak” duen gaitasuna dibertimendua eta uztailaren 24ko 89/2014 Dekretuan jasotako hezkuntzako helburu orokor eta zehatzak uztartzeko.
5-6 eskolako zikloetan oinarritutako proiektua da. Saio bakoitzean errezeta bat prestatuko dute gure ikasleek; hala, ziklo bakoitzean elikagaien kategoria desberdinak landuko dituzte (karbohidratoak, proteinak, bitaminak…), hainbat jakirekin lan egingo dute (haragiak, arraina, pastak, barazkiak, bizigarriak…) eta hainbat teknika praktikatuko dituzte (moztea, frijitzea, egostea, sueztitzea, bahetzea…).
Denbora eta praktika ezinbestekoak dira gaitasunak eta ezagutzak barneratzeko. Haurrak mailaz igo direla egiaztatzeko, ebaluazio jarraitua eta zenbait proba egingo dira. Modu berean, umeek kolore desberdinetako mantalak jantziko dituzte beren maila erakusteko: laranja, berdea, urdina eta, jakina, beltza.
ORDUBETE ASTEAN, ESKOLA-EGUTEGIARI JARRAITUZ
4 MAILA – KOLORETAKO 4 AMANTAL (sukaldarien “gerrikoa”)
Haurrek eta gazteek bizitza osorako ohiturak eta jarrerak garatzen dituzten urte hauetan, Kitchen Academy-ren bokazioa da elikadura orekatua txertatzea osasun-iturri gisa elikadura “katalogo” horren barruan..
Ezagutzeak erabakitzea ahalbidetzen du
Aipamen berezia merezi dute 3 eta 4 URTEKO gure SUKALDARI TXIKIEK eta 17 urtetik 22ra arteko GAZTEEK.