Ospatu haurren urtebetetzeak sukaldean zerbait prestatuz
Urtebetetze festarik dibertigarriena eta nutritiboena
Urtebetetze festarik dibertigarriena eta nutritiboena
Betikoa, eguna gerturatzen ari da eta urtebetetzea ospatzeko toki bila gabiltza oraindik. Ez bila ibili, ospatu zure semearen edo alabaren urtebetetzea gurekin. Desberdina izango da, dibertigarria eta egun bereziaren “zaporea” izango du. Adinaren arabera, eta sukaldeko jardueran parte hartuko duten haurren adinera egokitzeko, aukera bat baino gehiago ditugu. Denak oso gomendatuak urtebetetze berezia izateko
Gure gela-sukaldera iritsitakoan, gune horretan lanean aritzeko oinarrizko jarraibide batzuk emango zaizkie, zein ongi pasatzen den adieraziko zaie, baina gogoan izan beharko dute gune horri lotutako arauak direla. Ondoren, eta jasotako aholkuei buruzko “azterketa bat” gainditutakoan, Sukaldaritza Eskolako gune horretan “sukaldari” izateko ziurtagiria lortuko dute, eskuak garbituko dituzte eta mantal bat jantziko dute lanean hasteko.
Urtebetetzea Sukaldaritza Eskolan ospatzea oso egokia da eta emaitza izugarri gustatuko zaizu. Haurrek beren oroitzapenaren txoko berezi batean gordetzen dituzte urtebetetzeetako ospakizunak eta esperientzia aberasgarria baldin bada, are hobeto.
Urtebetetze-jaiak bi ordu eta erdi irauten du. Lehenengo bi orduetan, eta aukeratutako urtebetetze motaren arabera, hau egingo da:
Adina: 5 urtetik aurrera
Menua: Pizza eta Ciambellonea (bizkotxo italiarra)
Mediterraneoko gastronomia, Italia…. Badirudi eskuak orean sartuta hasi behar dugula dena. Haurren urtebetetzeak edo bestelako ospakizunak ospatzeko ere, pizza eder bat prestatuko dugu orearekin.
Lehenengo pausoa, beraz, orea bera egitea izango da. Primeran pasatuko dugu irina, olioa, gatza eta legamia nahasiz. Eta sekretua orean dagoenez, oso garrantzitsua izango da kantitateak, prozesua bera eta osagaiak nahasteko modua zaintzea.
Orea egindakoan, eta banaka, bakoitzak bere pizzari, bere sormen txikiari, forma emango dio arrabolaz.
Amaitzeko, pizzari jarri nahi dioten osagaiak aukeratuko dituzte. Osagai sorta bat izango dute beren esku eta gustukoenak aukeratu ahal izango dituzte (tomatea, mozzarella, urdaiazpikoa, txanpinoiak, olibak, anana, atuna…).
Amaitzeko, bizkotxo italiar goxo bat prestatuko dugu: Ciambellonea. Barruan txokolatea duen bizkotxo bat da.
Haurrentzako gure Sukaldaritza Eskolan LEHENGO BI HILABETEAN %50 EKO DESKONTUA (edo opari parekide bat jada eskolako ikaslea bada) urtebetetzea gurekin ospatzen duen umearentzat
*Opari hau bi hilabete barru iraungiko da.
Adina: 8 urtetik aurrera
Menua: Hanburgesa eta Carrot Cake (Azenario tarta)
Ameriketako Estatu Batuetako gastronomiaz hitz egitea Europa, Asia eta Afrikako sukaldaritzen fusioaz hitz egitea da, migrazio-prozesuen ondorioz sortutakoa. Plater nagusi gisa hanburgesak prestatuko ditugu (Alemaniaren eragin nabarmena daukatenak).
Urtebetetze-ospakizun honetan, haurrak ogia egiten hasiko dira. Eskuz egin beharreko prozesu dibertigarri bat da, non irinak nahasi eta oratu beharko diren.
Ogia labean sartu eta haragiarekin hasiko dira; osagaiak nahasi eta forma emango diote. Labean zain dugun ogi goxo horretan sartuko baitugu gero.
Eta amaitzeko, platerean aurkeztu aurretik, hanburgesak frijituko dituzte. Sekulako esperientzia. Orain letxuga, tomatea, tipula, ketchupa… bota besterik ez da egin behar (bakoitzak berak nahi bezala, jakina) eta on egin!!
Postrerako tarta elikagarri bat egingo dugu. Film amerikarretan askotan ikusi dugun postre bat da, hain zuzen ere: Carrot Cake edo azenario-tarta.

Adina: 9 urtetik aurrera
Menua: Baguette beteak eta madalenak
Oh la la! Frantzia eta zaporez betetako sukaldaritza frantziarra. Frantziako postreak mundu osoan dira ezagunak, baita euren sukaldaritza eta sukaldeko tradizioa ere.
Urtebetetze-ospakizun honetan eskuetan irina dugula hasiko gara lanean. Lehenengo eta behin, baguette gozo batzuk prestatzeko prozesu dibertigarriari ekingo diogu eta, gero, bakoitzak nahi duen moduan beteko ditu (aukera ugari daude).
Amaitzeko, madalena eder batzuk egingo ditugu. Haurrei asko gustatzen zaie madalenak egitea eta, batez ere, jatea! Nahastea prestatu, osagaiak ondo irabiatu, moldeetan sartu eta labera.

Adina: 10 urtetik aurrera
Menua: Patata-tortilla, kroketak eta limoizko bizkotxoa.
Patata-tortilla plater erraz bat da, aldaera eta egiteko modu asko dituena. Geografia osoan zehar eta herriko jaietan egiten diren lehiaketen erregina da.
Hasteko, osagaiak zatitu (patatak, tipula…) eta arrautzak irabiatuko ditugu. Ondoren, prozesua banaka eta arriskurik gabe egin ahal izateko, labea erabiliko dugu gure tortillak egiteko.
Tortilla labean daukagula, kroketak egiten hasiko gara. Lehenengo eta behin, bexamel gozo bat prestatuko dugu urdaiazpiko zatiekin, kroketen orea egiteko. Gero, kroketei forma emango diegu eta frijitzeko prest utziko ditugu.
Postrerako, bizkotxo tradizionala. Txikitan amamak erakutsi zigun postre bat da. Izugarri gozo dagoen limoizko bizkotxo bat da.

Menua: Fajita mexikarrak eta artoz egindako pasteltxoak esne gozo ukitu batekin
Zure urtebetetzean ondo baino hobeto pasatu nahi duzu?
Ándale! Zatoz gure eskolara zure urtebetetzea ospatzera.
Meriendatzeko, fajita mexikarrak. Lehenengo eta behin, artopilak egingo ditugu (masa guk egingo dugu), ondoren, barrubetea, bizigarriak eta saltsak prestatuko ditugu eta, azkenik, etxeko fajitak muntatuko ditugu.
Postrerako, Azteken inperioko lurretatik egin dugun ibilaldiari amaiera emateko, artoz egindako pasteltxoa egingo dugu esne gozo ukitu batekin.
Zatoz, güey, hemen izango gara zure zain.
Azkenengo ordu erdian, gurasoek haurrei lagun egin ahal izango diete egindakoak dastatzen. Bazkaldu/askaldu ondoren, etxeko espezialitatea den bizkotxo gozo bat, kandela batzuk, “zorionak zuri” eta opariak izango dira adiskideekin eta familiarekin igarotako ospakizun eder bat amaitzeko egokienak.
Gure Sukaldaritza Eskolan DESKONTUAK ditugu,urtebetetzea gurekin ospatzen duen UMEarentzat. Sukaldaritza Eskolak opari berezia du urteak betetzen dituenarentzat. Haurrentzako gure Sukaldaritza Eskolan
LEHENGO BI HILABETEAN %50 EKO DESKONTUA (edo opari parekide bat jada eskolako ikaslea bada)
*Opari hau bi hilabete barru iraungiko da.
Ez daukazu urtebetetze festa ospatzeko idearik? Hurbil zaitez gure Sukaldaritza Eskolara, gu ezagutzeko, eta zure seme-alaben urtebetetzea kozinatzen ospatu !